Lanaren zatiketa sexuala gizarteetan gizon eta emakumeei gaitasun, trebezia, ardura eta jarduera ezberdinak esleitzea da, sarri emakumeei etxearen eta etxekoen zaintzara (ikus, lan produktiboa eta erreproduktiboa), eta etxetik…

Lan-prekaritatea (okerra da prekarietate forma) lanpostu ez egonkorrak (ikus, aldi baterako enplegua, sasoikako langileak), soldata murritzak, lan-eskubideen urraketa, eta lan ordutegi eta egutegien gehiegizko malgutasuna dituen enpleguaren egoera da, enplegu duin eta tipikotik desbideratuz. Lan-prekaritatean lan egin eta bizi diren langile eta familien multzoari prekariatu deritzo. Lan-prekarizazioa enplegu duinetik enplegu prekariora jauzi egiten duen prozesua litzateke. 1970eko hamarkatik garatutako kapitalismo neoliberalaren baitan sortutako lan-eredua da, lan merkatuko malgutasunerako politiketan islatzen dena, geroztik sortutako akumulazio-krisiei moldatu nahian, eta aurreko hamarkadetan ongizate estatuaren baitan lorturiko konpromiso sozialak hautsiz. 1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.