Demarkia edo estokokrazia ordezkari politikoak zozketaz hautatzen dituen sistema politikoa da. Lehen aldiz Antzinako Grezian asmaturiko sistema izan zen: Atenasen soilik zoriz aukeraturiko 500 kideko kontseilu batek oniritzia…
Demokrazia subiranotza, erabaki politikoak hartzeko ahalmena alegia, herritar guztiek berdintasunez duten ordena politikoa da. Demokrazia zuzena herritarrek erabakiak zuzenean hartzen dituzten sistema da; demokrazia ordezkagarrian, berriz, herritarrek erabakiak haien ordez hartuko dituzten ordezkariak aukeratzen dituzte, orokorrean politikariak deitzen direnak, gehienetan sistema multipartidista batean alderdi politikoetan integratuta. Demokrazia hitza antzinako grezierazko demokratia hitzetik dator (demos, "herria", eta kratos, "gobernua" hitzetatik osatua), eta jatorrian K.a. V. mendean Antzinako Greziako zenbait hiri-estatuetan, Atenasen esaterako, garatu ziren sistema politikoak izendatzeko erabili zen.
Herriaren subiranotza baino haratago, demokrazia herritarren berdintasunean, demokrazia herriak ezarritako legearen aplikazioan, herritarren eskubide eta askatasunean, parte hartze askea bermatzen duen hauteskunde-sistema eta herritar guztientzako hezkuntza-sistema batean ere oinarritzen da. Aurkako erregimen politikoa diktadura da. Tradizio marxistan, ordea, estatu oro, nahiz demokratikoa, nahiz ez demokratikoa, zapaltzaileak dira, eta soilik klaserik gabeko gizarte komunista batean egongo lizateke benetako demokrazia.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.