Hauteskundeetan, hautesleak botoz euren ordezkari politikoak aukeratzen dituzten pertsonak dira; ordekari politiko gisa hautatuak edo aukeratuak izateko aurkezten direnak, berriz, hautagaiak dira. Hautagaia eta hauteslea izatea adin nagusiko…

Parlamentua edo legebiltzarra hiritarren ordezkari politikoak biltzen dituen batzarra da, non gobernua aukeratu, legeak plazaratu eta gobernuaren kontrola egiten den. Herrialde bateko botere legegilearen organo politiko gorena da, hiritarren borondatearen eta nazioaren subiranotzaren egoitza. Orokorrean, parlamentuak demokratikoak dira, ordezkaritza bidezko demokraziako erakundeak zehatzago, hiritarrek aukeratzen baitituzte askatasunez hura osatzen duten diputatu edo ordezkari politikoak, baina badira sasiparlamentuak ere, diktadura edo bestelako erregimen ez-demokratikoetan, demokrazia itxura eman nahi dutenak.
Parlamentua antolatzeko modu desberdinak daude: sistema unikameraletan, batzar bakarra dago; bikameralismoan, ordea, bi kamera edo batzar bereizten dira (adibidez, Espainian, Kongresua eta Senatua), botere legegilea orekatu egiten dutenak.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.