Gehiengoaren erregela: gehiengo soila edo erlatiboa, gehiengo osoa edo absolutua eta gehiengo kualifikatua


KategoriakPolitika

Erabakiak bozketaz hartzen diren sistemetan, hala nola sistema demokratikoetan, gehiengoaren erregela da gehienetan erabiltzen den prozedura. Horren arabera, boto gehien eskuratzen dituen alternatiba erabaki edo hautagaia aukeratzen da.

Gehiengoaren erregela hiru modutara gauzatu daiteke:

  • gehiengo soilez edo erlatiboz erabakitzen denean, beste aukeretako bakoitzarekin alderaturik boto gehiago eskuratzen dituen alternatiba aukeratzen da. Adibidez, A, B eta C aukerak izanda (edo BAI, EZ eta ABSTENTZIOA), A alternatibak 6 boto baditu, B alternatibak 5 boto, eta C alternatibak 4, A alternatiba erabakitzen da gehiengo soilaren arabera.
  • gehiengo osoan edo absolutuanerabateko gehiengoa ere deitua, beste aukera guztiak bildurik baino boto gehiago (%50+1 gutxienez) eskuratzen dituen alternatiba erabakitzen da. Adibidez, A alternatibak 6 boto baditu, B alternatibak 5, eta C alternatibak 4, ez dago gehiengo absolutua duen alternatibarik; berriz, A alternatibak 8 boto baditu, B alternatibak 4, eta C alternatibak 3, orduan A alternatibak badu gehiengo absolutua, beste biak batera (4+3=7 boto) baino boto gehiago dituelako.
  • batzuetan erabakiak hartzeko boto guztien portzentaje jakin bat eskatzen da, gehiengoa absolutua (%50) baino handiagoa edo txikiagoa dena. Kasu horietan, eskatzen den gehiengoa kualifikatua dela esaten da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, regla de la mayoría: mayoría simple, mayoría absolutua eta mayoría cualificada.

284 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.