Klasismoa elite eta goi mailako klase sozialetatik beheko klase sozialetako banako eta gizataldeak baztertu eta urrun mantentzeko jarrera da, eta "gu ez gara haiek bezalakoak" edo "gu hobeak…

Klase buruzagi, menderatzaile, gobernatzaile edo agintaria gizarte batean botere ekonomiko eta politikoa eskuartean duen gizarte klase edo oligarkia da. Marxismoaren arabera, klase agintariak ekoizpen bideen jabetza esklusiboa dutenak dira, klase-ideologia batean oinarriturik; botere ekonomiko horretatik abiaturik, botere politikoa eta botere militarra ere eskuratuko lituzkete, botere osoa izatera heldu arte, ekonomia denetz gero marxismoan beste gizarte harreman guztiak, politika barne, eragiten dituena. Klase agintarien existentziak baliogabetu egiten du herrialde batean indarrean dagoen sistema demokratikoa, herritarren partehartze zibil eta politikoa guztiz deuseztaturik geratzen baitira haien eskutik.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, ruling class; gaztelaniaz, clase dirigente.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.