Errepublika


KategoriakPolitika

Errepublika (latinezko res publica esamoldetik, "estatua, interes orokorra") herritar guztien partehartze politikoa sustatu egiten duen erregimen politikoa da, monarkia, tirania eta beste sistema pertsonalisten aurkakoa, eta herritar guztien berdintasunean eta haien eskubideak eta eginbeharrak eta gobernuaren mugak zehazten dituen konstituzio batean oinarritua. Demokraziarekin parekatu ohi den erregimena da, baina demokrazian gehiengoaren erabaki-ahalmena nabarmentzen den bitartean, errepublikan konstituzioak ezartzen dituen mugak lehenesten dira demokraziaren gainetik; beraz, demokrazioa errepublikaren ezaugarria litzateke, baina ñabardurekin.

Errepublika Antzinako Erroman sortu zen, monarkia irauli zuen erregimen politikoa izendatzeko. Ohartarazi behar da ordea, Antzinako Erroman herriak adiera murritzagoa zuela egun baino, eta plebea edo behe klasea baztertu egin zuela gehienetan, eta SPQR  edo Senatus Populusque Romanus leloan populus hitza, "herria", patrizioen klaseari egiten ziola erreferentzia.1

Aro Modernoan, ordea, errepublika terminoak adiera zabalagoa hartzen joan zen eta konstituzio batean oinarrituako estatu demokratikoa izendatzeko erabili zen, monarkian ez bezala presidentea estatuburua duena. Errepublikako konstituzioetan askatasun politikoa, eskubide zibilak, berdintasuna, partehartze politikoa eta legearen nagusitasuna nabarmentzen dira.2

Erreferentziak

293 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.