Ordezkaritza bidezko demokrazia, ordezkaritzako, ordezkaritza-demokrazia edo demokrazia ordezkatzailea herritarren botere politikoa haiek modu librean aukeraturiko ordezkarien bitartez, gehienetan alderdi politikoetan bilduta, garatzen duen sistema politikoa da. Ordezkaritza-demokrazia batean herritarrek ez dituzte erabakiak zuzenean hartzen, zuzeneko demokrazian ez bezala, haiek hauteskundeetan aukeraturiko ordezkarien baizik, haiek biltzen diren kamara, gorte edo legebiltzarretan (ikus, parlamentua edo legebiltzarra). Ordezkaritza bidezko demokrazia demokrazia zuzena baino eraginkorragoa izaten den arren, erabakiak hartzerakoan, partitokrazia sortzeko arriskua du. Kamara edo gorteetan bilduriko ordezkari politikoak izango dira, gehiengoak osatuz, gobernua eta beraz botere exekutiboa izango dutenak. Udal mailako politikan ere, herritarren subiranotza ordezkarien bitartez garatzen da, zinegotzi eta alkatearen bitartez alegia.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, representative democracy; gaztelaniaz, democracia representativa.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
DemokraziaDemokrazia subiranotza, erabaki politikoak hartzeko ahalmena alegia, herritar guztiek berdintasunez duten ordena politikoa da. Demokrazia zuzena herritarrek erabakiak zuzenean hartzen dituzten sistema da; demokrazia ordezkagarrian, berriz, herritarrek erabakiak…
Injerentzia politikoaInjerentzia politikoa agintari politikoek beraien eskumenekoak ez diren arloetan eskuhartzea da, arlo horretako aditu eta langileek iritziaren aurka, abantaila politikoa eskuratu nahian. Demokrazia kolokan jartzen duen faktoreetako bat…
GobernantzaGobernantza publikoa edo besterik gabe gobernantza (ingelesezko governance hitzetik) estatu, gobernu eta administrazio publikoen ekintza eta jarduera egoki eta zuzena, bereziki politika publikoak herritarren zerbitzura zuzendu eta herritarrekin eta beste…