Despotismo ilustratua


KategoriakHistoria

Despotismo ilustratua, absolutismo ilustratua ere deitua, XVIII. mendean zehar Europako hainbat monarkiatan nagusitu zen ideologia politikoa izan zen, monarkaren agintaritza absolutua (absolutismoa edo despotismoa) Ilustrazioaren idealekin, arrazoiaren nagusitasunarekin bereziki, uztartu zituena. Horren ideologia politikoa lelo honetan laburbiltzen da: "dena herriarentzat, herria gabe". Ideologia horren arrakasta Ilustrazioa bultzatu zuten intelektualen jarrerarekin lotuta egon zen: aldaketa kultural eta soziala aldakrrikatzen zuten, baina monarkia kolokan jarri gabe; beraz, aldaketa iraultzaile baten aurka zeuden eta gradualismoarekin eta erreformismoarekin sinesten zuten. Azkenean, ordea, despotismo ilustratuak izan zuen gehiago paternalismotik gauzak aldatzeko asmo sendotik baino.

188 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.