Legitimismoa


KategoriakHistoria

Agian legitimismo kulturala bilatzen ari zinen.

Legitimismoa une batean agintean dagoen agintaria usurpatzailea dela eta aginte legitimoa beste bati dagokiola aldezten duen jarrera politikoa da. Historian, monarkia absolutistaren eta Antzinako Erregimenaren legitimitatea aldezten duen joera politiko tradizionalista da, liberalismoaren aurkakoa. XIX. mendean garatu zen Europan zehar, bereziki Frantzian eta Espainian. Espainian legitimismoa bereziki karlismoarekin lotu da, borboitarren adar baten eskubide monastikoak aldarrikatzen dituztenez; Frantzian, berriz, legitimismoa borboitarren monarkia berrezarri nahi dutenen joera politikoa da. XXI. mendean Kataluniako subirautza-prozesuaren baitan ere baliatu da terminoa, Carles Puigdemont Kataluniako presidente moduan aldarrikatzen duen joera izendatzeko, Espainiako Gobernuak kargutik kendu ondoren 2017 urtean.

 

189 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.