
Luis XVI. Frantziakoari Eguzki Erregea deitzen zitzaion, garbi utziz guztien gainetik zegoela.
 
Agian, absolutismo moral edo etikoari buruz bilatzen ari zinen. 
Politikan, absolutismoa edo monarkia absolutu edo absolutista, botere absolutu edo osoa, mugarik gabekoa eta inongo legeri atxiki gabe, errege edo monarka bakar baten esku jartzen duen erregimen politiko autokratikoa da (ikus, gainera, monarkia orokorrean). Bereziki Europan XVI-XVIII mendeetan garatutako monarkiei aplikatzen zaien terminoa da, Antzinako Erregimena delakoaren baitan. Horien adibideak dira Filipe V. Espainiakoaren eta Luis XIV.a Frantziakoaren monarkiak. Monarkek duten botere absolutu edo erabatekoa ulertzeko, argia da Eguzki Erregea deitu izan zen Frantziako Luis XIV.a monarkaren esaldi ospetsua: L'état, c'est moi (‘Estatua ni neu naiz’); argi uzten duena monarkaren esku zeudela botere legegile, exekutibo eta judizial gorenak. Absolutismoa justifikatzeko Jainkoaren borondatea aipatzen zen, baina hala ere arrazoiz ere defendatu zen sistema politiko absolutua, zabaltzen ari ziren estatu inperialistak modu zentralizatu batez zuzendu beharra argudiatuz. Edonola ere, absolutismoa nazio-estatuen eta kapitalismoaren garapenerako ezinbesteko fasea izan zen, feudalismotik abiaturik , estatuko egitura politikoak zentralizatuz eta aldi berean burgesiaren nahiz nobleziaren interesak defendatuz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Monarkia konstituzionalaMonarkia konstituzionala, monarkia duala ere deitua, monarkak botere legegile eta exekutiboko eskumenak ditueneko erregimen politikoa da, konstituzio batek ezartzen dituen mugen barruan, subiranotasun partekatuko sistema baten bitartez. Monarkia…
 
 
LegitimismoaAgian legitimismo kulturala bilatzen ari zinen. Legitimismoa une batean agintean dagoen agintaria usurpatzailea dela eta aginte legitimoa beste bati dagokiola aldezten duen jarrera politikoa da. Historian, monarkia absolutistaren…
 
 
Monarkia dualaMonarkia duala errege bakar batek gobernatutako bi erresumen multzoa da, kanpo politika eta armada bateratuekin, baina bestelakoetan automonoak. Bereziki 1967-1918 bitartean indarrean izan zen Austria-Hungariako Inperioa izendatzeko erabiltzen…