Subiranotasun nazionala edo nazio subiranotasuna komunitate bateko botere politiko osoa eta gorena Nazioari dagokiola ezartzen duen printzipio politikoa da, Naziotzat hartuz komunitate hori bera, baino aldi berean garbi utzita komunitate horrek baduela berezko izaera organikorik, komunitate horretako gizabanakoen taldetik haratago. Beraz, Nazioak komunitate adierazten du baino beste zerbaitetan gorpuzten da izaera politiko konkretua hartzen duenean, hala nola Monarkian, Erregea izanik Nazioaren sinboloa, edo Gorte, Parlamentu edo Asanbladan. Hori horrela, argi dago subiranotasun nazionala ez dela herri subiranotasuna, non herriak, herritarren bilketa edo taldeak, duen zuzenean boterea, baizik eta herriak gorpuzten duen bitarteko kontzeptu bat, Nazioa alegia, konkretuki instituzio politiko jakinetan gorpuzten dena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, soberanía nacional.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Subiranotasun bikoitzaSubiranotasun bikoitzak, munduan, eta bereziki erresuma edo inperio batean, errege edo enperadorearen subiranotasun, agintaritza edo boterea eta bestetik Jainkoaren eta elizaren subiranotasuna bereizteari egiten dio erreferentzia. Kristautasunaren historian,…
ZesaropapismoaZesaropapismoa erregea edo enperadoreak botere politikoa eta erlijiosoa biltzen dituen sistema politiko-erlijiosoa da. Hartan, estatuko burua (zesar) zein elizako burua (papa edo aita santua) da aldi berean eta…
Subiranotasun partekatuaSubiranotasun partekatua edo subiranotza partekatua, subiranotasuna, botere politiko goren gisa, monarkaren nahiz herriaren esku, bakoitzak bere atribuzio edo eskumenekin, jartzen duen erregimen politikoaren ezaugarria da. Hainbat eratara gauzatu…