Subiranotasun partekatua edo subiranotza partekatua, subiranotasuna, botere politiko goren gisa, monarkaren nahiz herriaren esku, bakoitzak bere atribuzio edo eskumenekin, jartzen duen erregimen politikoaren ezaugarria da. Hainbat eratara gauzatu daiteke, hala nola monarkak parlamentari edo senatari kopuru jakin bat izendatuz zuzenean edo legeei betoa jartzeko eskubidearen bitartez. Subiranotasun partekatua monarkia konstituzionalen ezaugarria izan da bereziki, non monarkak estatuko burua izateaz gainera, botere legegile eta exekutibo batzuk jasotzen dituen. Espainian, adibidez, subiranotasun partekatua 1876ko Konstituzioaren ezaugarria izan zen, 1923ra arte indarrean izan zena, non erregeari senatari batzuk izendatzeko ahalmena ematen zitzaion, erradikalismoak baztertzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, shared sovereignty; gaztelaniaz, soberanía compartida.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Subiranotasun bikoitzaSubiranotasun bikoitzak, munduan, eta bereziki erresuma edo inperio batean, errege edo enperadorearen subiranotasun, agintaritza edo boterea eta bestetik Jainkoaren eta elizaren subiranotasuna bereizteari egiten dio erreferentzia. Kristautasunaren historian,…
Agintaritza partekatuaAgintaritza partekatua bereziki etxean, gurasoen artean, eta eskolan, gurasoen eta irakasleen artean, haurra edo gaztea agindu, zuzendu edo gobernatzeko ezartzen den modu bat da, kontsentsuz eta era koordinatuan…
ZesaropapismoaZesaropapismoa erregea edo enperadoreak botere politikoa eta erlijiosoa biltzen dituen sistema politiko-erlijiosoa da. Hartan, estatuko burua (zesar) zein elizako burua (papa edo aita santua) da aldi berean eta…