Subiranotasun nazionala (nazio-subiranotasuna)


KategoriakPolitika

Subiranotasun nazionala edo nazio-subiranotasuna komunitate bateko subiranotasuna edo botere politiko gorena Nazioari dagokiola ezartzen duen printzipio politikoa da, Naziotzat hartuz komunitate edo herri hori bera, baino aldi berean garbi utzita Nazioa baduela izaera organikoa komunitate horretatik haratago, monarkia batean, herritarrak ordezkatzen dituen legebiltzar batean edo beste erakunde batean gorpuzten dena. Hala ere, historikoki, subiranotasun nazionala monarkia absolutisten aurka garatu zen kontzeptu politikoa izan zen, Ilustrazioaren garaian, bereziki Frantziako Iraultzaren ondoren eta nazio-estatuak eratzeko prozesuetan. Aldi berean, ordea, subiranotasun nazionala ez da herri subiranotasuna, non herriak edo herritartzat hartzen direnen taldeak duen zuzenean boterea, herria deitzen den horretatik eratortzen den Nazioan edo instituzio politiko jakinetan gauzatzen den subiranotasuna baizik.

 

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, soberanía nacional.

Ikus, gainera

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.