Ohiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…

Plangintza estrategikoa enpresa edo beste erakunde batek epe luzera ezarritako helburuak lortzearren egindako analisia, hartutako erabakiak eta horietan zehazturiko ekintzak dira, inguruneak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz eta horretara moldatuz (ikus, gainera, estrategiak enpresan). Plan estrategikoa analisi, erabaki eta ekintza horiek (programa, politika eta plan operatiboak) jasotzen dituen agiria da.
Plangintza estrategikoa etorkizunari aurre egiteko modu bat dela ere esan daiteke, hura aurreikusi baino, etorkizuna nolakoa izatea nahi den zehaztuz eta horretarako bideak jarriz.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.