Aliantza estrategikoak bi enpresa edo gehiagoren arteko akordio esplizitu eta formalak dira, non enpresek baliabideak partekatu eta elkarrekin lan egitera konprometitzen diren helburu estrategikoak lortze aldera. Aliantza estrategikoen helburuak anitz izan daitezke: merkatu berrietara zabaldu, ekoizpenak eta prozesuak bateratuz eskala-ekonomiak lortu kostuak murrizte aldera, teknologia berriak elkarrekin garatu eta lehiakideei aurre egitea. Maila horizontalean, prozesu berdinetan diharduten enpresen artean, nahiz bertikalean, ekoizpen-prozesuan zehar fase desberdinetan dihardutenen artean. Aliantza estrategikoak arrakastatsuak izan daitezen, garrantzitsua da helburu estrategiko bateragarriak izatea, kultura korporatiboa partekatzea, lotu beharreko helburuak argi eta garbi planteatzea eta baliabideak benetan konpartitu ahal izatea.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Makrosegmentazioa eta mikrosegmentazioaMarketinean, makrosegmentazioa produktu generiko baten baitan beharrizan desberdinak identifikatzeko prozesua da, produktu-merkatu desberdinak, beharrizan jakin eta zehatzak asetzen dituen produktu espezifikoak alegia, identifikatze aldera (adibidez, margoen merkatuan, margo…
Aliantza SantuaAliantza Santua Frantziako Inperio napoleonikoa garaitu zuten herrialdeek osatu zuten aliantza militarra izan zen, 1814ko Vienako Kongresuan proposatu eta 1815ean osaturikoa. Horien helburua liberalismoaren aurka indarrak batzea izan…
Sektore estrategikoakSektore estrategikoa herrialde edo eskualde batean berebiziko garrantzia duen sektore ekonomikoa da, bertako ekonomian duen bolumenagatik, ekoizpen nahiz enpleguaren aldetik, beste sektoreen hornitzailea izateagatik edo biztanlegoarentzat oinarrizko zerbitzuak…