Enpresa batek abantaila konpetitiboa, lehia abantaila edo abantaila lehiakorra eskuratu duela esaten da, lehiakideek baino errentagarritasun handiagoa lortzeko estrategia garatu duenean, zehatzago bere errentagarritasuna inbertitutako kapitalaren aukera-kostuaren gainetik dagoenean. Beraz, abantaila konpetitiboa enpresak balioa sortu eta eskuratzeko ahalmen diferentzialarekin loturik dago. Abantaila konpetitiboaren kontzeptua Michael Porter kudeaketa-adituak asmatu zuen, 1980an plazaratu zuen Competitive Strategy liburuan. Porteren arabera, abantaila konpetitiboa eskuratzeko bi funtsezko modu daude, bi estrategia konpetitibo alegia:
- kostu-abantaila, enpresak kostuak murriztea lortzen duenean;
- desberdintze-abantaila, enpresak besteen desberdina den produktu edo zerbitzua eskaintzen duenean.
Porterrek abantailara iristeko hirugarren estrategia bat eman zuen, aurreko bien tartean, fokalizazio izeneko, merkatuen segmentazioarekin loturik dagoena, baina finean lehenengo bi estrategien kasu berezia dena, azkenean beti kostuetan edo desberdintzean helduko baita abantailara.1
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Lehiakortasuna (konpetitibitatea)Enpresa batek lehiakortasuna, konpetitibitatea edo konkurrentzialtasuna duela esaten da, lehiakorra edo konpetitiboa dela alegia, enpresak lehiakideek baino hobeto diharduenean, hau da, produktibitatea handiagoa eta errentagarritasun handiagoa eskuratzeko ahalmen…
ErrentagarritasunaErrentagarritasuna enpresa, inbersio proiektu edo finantza aktibo batek mozkinak edo irabaziak, etekinak alegia, sortzeko duen ahalmena da. Zenbat eta irabazi gehiago den, orduan eta errentagarriagoa da enpresa, proiektua…
Balio diferentzialak (marketina)Marketinean, balio diferentzialak lehiakideen aldean enpresak eskaintzen duen produktuak edo zerbitzuak dituen ezaugarri berezi positiboak dira, kontsumitzaileak erakartzeko erabiltzen direnak, hala nola, prezio merkea, kalitatea eta esklusibotasuna. Michael…