Estrategiak (enpresa)


KategoriakEnpresa

Estrategia kontzeptua joko-teoriatik ekarri zen management edo kudeaketa arlora, XX. mendearen erdialdean joko-teoria garatzen ari zenean, estrategia aurkari edo lehiakidearen aurka helburuak lortzeko ekinbide edo aukera posible gisa. Merkatu askeko enpresa kapitalistaren ingurunea erabat lehiakorra izanik, kontzeptua doi-doi egokitzen zen enpresa arloa. Ildo horretatik, enpresa-estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak garatzen duen ekintza-plan orokor eta bateratua da, bere baliabideak nola garatu eta ahalmenak nola bideratu zehazten dituena, ekintza plan oroko ingurunearen aukerak eta mehatxuak eta enpresak dituen indargune eta ahuleziak aztertu ondoren. Enpresek eskura dituzten estrategiak multzo hauetan biltzen dira: diferentziazioa, enfoke edo segmentazioa eta kostuan liderrak izatea.

Ikus, gainera

212 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.