Faktore lehiakorrak (lehia-faktoreak)
Lehia-faktoreak eddo faktore lehiakorrak dira enpresa bat enpresa lehiakideen aldean lehia-abantaila lortzen laguntzen duten gaitasunak dira. AMIA analisiaren testuinguruan faktore lehiakorrak dira indarguneak, alde batetik, abantaila lortzen laguntzen dutenean, eta ahuleziak, gaitasun horiek ez izateagatik abantaila izatearen aurka eragiten dutenean. Abantaila bat lortzera daramaten lehiakortasun-faktore ohikoak dira, esaterako, enpresaren zuzendaritzaren garapen zehatza, berrikuntzan eta teknologian egindako inbertsioa, kostuen kontrola, giza baliabideen politikak, marka-irudiaren garapena eta abar. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, factores competitivos.