Datuen azterketa edo analisi esploratzailea eta berrestailea (datuen esplorazioa eta berrespen azterketa ere deituak, hurrenez hurren) ikerketa estatistikoaren bi ikuspuntu edo prozesu dira. Ez dira elkarren aurkakoak edo…

AMIA analisia (AMIA: Aukerak, Mehatxuak, Indarguneak, Ahuleziak) enpresa edo, zehatzago, negozio-unitate estrategiko baten ingurune orokorra, alde batetik, eta berariazko ingurunea bestetik, aukerak eta mehatxuak identifikatuz, eta enpresaren barne analisia, indarguneak edo alde onak eta ahuleziak, batera zehaztu egiten dituen metodologia da, enpresaren plangintza estrategikoa garatzeko erabiltzen dena, bereziki enpresaren abantaila lehiakorrak identifikatu eta horren arabera enpresaren helburuak erabakitzeko. AMIA analisiaren aitzindaritzat Albert Humphrey kudeaketa-aditua hartzen da, 1960ko hamarkadan, baina gerora beste hainbat adituren eskutik ere garatu da, metodologia osatuz eta beste kontzeptu, teoria eta metodologiekin lotuz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, SWOT analysis; gaztelaniaz, análisis DAFO.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.