Gizarte likidoa, batzuetan modernitate likidoa ere deitua, Zigmunt Bauman poloniar soziologoak (1925-2017) garatutako kontzeptua da, XX. mendearen bukaeratik Mendebaldeko gizarteen joera azaltzeko. Haren arabera, egungo gizarteak likidoak dira,…
Soziologian, patriarkatua, gizarte patriarkala edo gizarte-sistema patriarkala ere deitua, gizona, emakumearen aldean, nagusi eta agintaritzat duen familia-eredu eta sistema soziala da. Nagusitzat hartzen den gizona da patriarka, etimologikoki antzinako grezierazko πατριάρχης, bere aldetik πατήρ ("pater", euskaraz, aita) eta αρχή ("arkhé", euskaraz, gobernua, agintaritza) hitzetatik. Beraz, kontzeptuaren jatorria aita nagusitzat duen familian dago, emakumeek jokatu behar dituzten rolak ezarriz, baina hortik emakumeek gizonen aldetik jasaten duten mendekotasun soziala dela definitzeko erabili da. Batzuen arabera, eta bereziki feminismotik, patriarkatuaren erroak sakon leudeke sustraiturik gizarte modernoan ere, eta modu subliminalean bada ere, emakumeen eta gizonen itxurazko berdintasuna izan arren, ohikoak lirateke emakumeek jasaten dituzten kontrol, botere eta indarkeria egoerak. Patriarkatua sustatu egiten duten erakundeak familia, patriarkatuaren jatorrizko eremua, hezkuntza-sistema eta hedabideak dira bereziki.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.