Soziologian, estatus atxikia edo rol atxikia pertsona bati jaiotzetik (desgaitasun bat, adibidez) nahiz bestelako arrazoi biologikoengatik (sexua, adina) atxiki edo esleitzen zaion rol edo estatus soziala da, eta…

Rola edo zehatzago rol soziala gizartean edo gizarte talde batean dugun paper edo betekizuna eta horren arabera dugun jokabidea da, taldearen baitan ezarria eta indibidualki bereganatua. Talde baten baitan subjektu batek bereganatzen duen rola taldean duen kokapenaren (adibidez, ikasgela batean ikasle edo irakasle den), estatusaren, gizarteko edo taldeko arauen eta konpetentzia eta gaitasunen araberakoa da. Etimologikoki, latinezko rotulus hitzetik dator, biribila esan nahi duena; hortik aktoreek interpretatu behar zuen gidoia edo papera ere adierazten duena, azkenik soziologiako kontzeptura heltzeko.
Rolak hiru aspektu ditu:
Gizartean garatzen ditugun harremanak era askotarikoak direnez, rolen artean gatazkak sor daitezke (gizon bat aita eta amaren bikotekidea izanik, gatazka egon daiteke bi figura horien artean). Gatazka sor daiteke, halaber, rol preskribatuaren eta subjektiboaren artean, erabaki pertsonalez ebatziko dena, gizarteak onartzen duenaren eta bere rol idealaren artean aukeratuz; eta rol subjektiboaren eta rol jokatuaren artean, disonantzia kognitiboa sortu eta azkenean rol jokatuaren jokabidea justifikatuz ebatziko dena. Rolen arteko gatazkak rol-tentsio izenekoa sortzen du.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.