Alfa arra animalia talde batean (gizakiak barne) dagoen ar menderatzailea da, baliabideak (janaria, ...) lortu eta emeak bereganatzeko lehentasuna izateaz gainera beste arren aurrean nagusi bezala agertzen dena.…

Androzentrismoa gizona gizartearen eta kulturen zentro edo erreferentziatzat hartzen den ikuskera eta pentsaera da, gizakiaren eta pertsonaren eredutzat gizona hartuz eta emakumea eta horren ekarpenak ikusezin bilakatuz (ginopia) eta emakumea arbuiatuz edo gutxietsiz (ikus misoginia). Generozentrismoaren bi aldaeretako bat da, ginozentrismoarekin batera. Horren adibide garbia kirol konpetitiboa da, non gizonen lorpenak bereziki zabaltzen diren hedabideetan, emakumeenak bigarren maila batean utziz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.