Matxismoa
Matxismoa gizonaren ezaugarri heteropatriarkalak goraipatu eta emakumea gutxietsi egiten duen nagusikeriazko jarrera eta portaera irrazionala da. Emakumearenganako abusu, jazarpen eta eraso sexualak, emakumea objektu sexualtzat hartzea, agresibitatea, emakumearen bazterketa eta mespretxua. Hipermaskulinitate gisa ere ulertu daiteke, eta ildo horretatik gizonak etiketatu eta sailkatu egiten dituen estereotipoak biltzen ditu: ikuspegi matxista batetik, gizona indartsua da, fisikoki nahiz psikologikoki, gogorra, serioa eta independentea, eta ezaugarri horiekin bat ez datorren gizona azpikotzat edo homosexualtzat hartzen da. Ikus, gainera