Androzentrismoa gizona gizartearen eta kulturen zentro edo erreferentziatzat hartzen den ikuskera eta pentsaera da, gizakiaren eta pertsonaren eredutzat gizona hartuz eta emakumea eta horren ekarpenak ikusezin bilakatuz (ginopia)…

Heteropatriarkatua (heterosexualitatea eta patriarkatua hitzetatik) gizonaren eta heterosexualitatearen hegemonia eta nagusikeria sustatzen duten instituzio sozial eta politikoen multzoa da. Feminismo lesbikotik proposatutako kontzeptua izan zen, androzentrismoaren oinarrian heterosexualitatea dagoela baieztatuz. Heteropatriarkatuaren nozioa proposatzen dutenen arabera, patriarkatua eta heterosexualitatea ezin dira bereizi, txanpon bakar baten bi aldeak dira, patriarkatua heterosexualitatearen inposaketan oinarritzen delako, heterosexualitateak gizon eta emakumeen arteko hierarkia, gizonen dominazioa eta emakumeen sumisioa dakartzan sexu praktika multzoa denez.
Hitz eratorriak
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.