Merkatu bat atomizatua dela esaten da erosle eta saltzaile edo ekoizle asko daudenean. Horrelako merkatuak daudeneko egoerari berriz atomizazio deritzo eta lehia perfekturako baldintzetako bat da. Atomizazioa sortzeko…
Lehia (edo konkurrentzia) inperfektua edo ez-perfektua, lehia ez-perfktuko merkatua ere deitua (ikus, gainera, lehia edo konkurrentzia), ekoizle bat, batzuk edo asko bildu eta haietako bakoitzak merkatuan eragiteko ahalmena duen merkatu-egitura da. Hiru merkatu-egitura mota biltzen dira lehia inperfektuan: monopolioa, oligopolioa eta lehia monopolista. Lehia inperfektuko merkatu-egituretan ekoizleek merkatuan eragiteko duten ahalmena bereziki prezioa aldatuz islatzen da, irabazi gehigarriak eskuratzeko helburuarekin, lehia perfektuan ez bezala, non ekoizle lehiakideek ez dute prezioan eragiteko inongo ahalmenik eta merkatuko preziotik kanpo prezio bat jarrita merkatutik at geratzen diren. Ekoizle bakoitzak prezioan eragiteko duen ahalmena hori hainbat arrazoirengatik gertatzen da: sarrera-hesiak izateagatik, hornitzaileak kontrolatuz edo jarduteko inbertsio handiengatik, produktuak bereiziz edo diferentziatuz eta merkatuko informazioa gardena ez izateagatik. Ondorio gisa, lehia inperfektuan lehia perfektuan baino kopuru txikiagoak merkaturatzen dira eta garestiago; horregatik hain zuzen esaten da lehia inperfektuko merkatuak finean merkatu-akatsa direla, baliabideak efizienteki esleitzen ez dituztelako.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, imperfect competition, gaztelaniaz, competencia imperfecta.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.