Desberdintzea, diferentziazioa, bereizkuntza (marketina)


KategoriakEnpresa

Desberdintzeabereizkuntza, diferentziazio edo diferentziatzea, lehiakideetatik bereizi eta haien aldean abantaila lehiakorra sortzeko enpresak merkaturatzen duen produktuan ezaugarri bereziak, balio diferentzialak alegia, txertatzeko marketin-estrategia da. Desberdintzea arrakastatsua izan dadin produktuaren ezaugarri berezia garrantzitsua, benetan bereizgarria, imitaezina, bezeroarentzat kostuari buruz eskuragarria eta enpresarentzat errentagarria izan behar da. Philip Kotler-en arabera, desberdintze-estrategiak produktuari, giza baliabideei, irudiari eta kanalari buruzkoak izan daitezke. Michael Porter marketin-adituaren arabera, abantaila konpetitiboak eskuratzeko hiru estrategiak produktuaren diferentziazioa, kostu-lidergoa eta segmentazioa dira.

Hiztegia: gazteleraz, diferenciación; ingelesez, product differentiation.

177 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.