Ekonomia informala, sektore informala edo ekonomia irregularra legeak baimendu baina aldi berean horretarako bete beharreko baldintzak betetzen ez dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, kontrol administratiboak saihesteko asmoz. Ekonomia…

Lehia edo konkurrentzia ekonomikoa merkatu batean enpresa batzuek batera jarduten dutenean gertatzen den egoera da, guztiak mozkinak maximotu edota ahalik eta merkatu-kuota handiena eskuratzeko helburuarekin. Lehian edo konkurrentzia diharduten enpresak lehiakideak direla esaten da. Konkurrentziazko merkatu batean diharduten lehiakide kopuru eta merkatuko beste ezaugarrien arabera (informazioaren eskuragarritasuna, sarrera-hesiak, ...), merkatu-egitura desberdinak sortzen dira: lehia perfektutik (non enpresa askok diharduten, sarrera eta irteera-hesirik gabe) monopoliora (non enpresa bakarra diharduen).
Beste hizkuntzetan: ingelesez, competition; gaztelaniaz, competición.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.