Idoloak Jainkotzat hartu edo Jainkoak balitra bezala tratatzen diren objektu eta pertsonak dira; idolatria, berriz, idoloen gurtza da, adiera gaitzesgarrian, idoloa Jainko faltsua dela irizten denean. Idolatria gaitzetsi…

Kristau elizan, klero erregularra ordena monastiko baten baitan dagoen kleroa da, hots erregela monastiko bati atxikia, hala nola fraideak, lekaimeak eta bestelako monakoak. Klero sekularra edo apaizgo sekularra, berriz, secolo delakoan, munduan alegia, diharduen kleroa da, hala nola gotzaia eta haren mendeko apaiz guztiak, ordena monastiko baten araupean ez daudenak.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, clero regular eta clero secular.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.