Kazikeak (cakchiqueles hitzetik) Ertamerika eta Karibeko tribu indigenetako buruzagiak dira jatorrian. Hedaduraz, XIX. mendetik tokiko eta bertako oligarkia izendatzeko erabiltzen da; hain zuzen ere, aberatsa edo klase nagusikoa…

Jauntxoak XVIII-XX mendearen bitartean Euskal Herriko herrietan botere ekonomiko eta politikoa modu esklusiboan atxikitzen zuten pertsonak ziren, nobleziatik, klerotik eta burgesiatik eratorriak, eta beraz herri haietako oligarkia osatzen zutenak. Euskaraz XVIII. mendetik erabiltzen den hitza, eta adiera gutxiesgarrian erabiltzen da bereziki. Erlijioak manipulaturiko herri xehe hezigabe eta ezjakinaren ondoan, jauntxoek euren elitismoa baliatu zuten herria manipulatu eta bere interesen alde bereganatzeko, maiz eliza katolikoaren laguntzarekin, eta hala gertatzen ez zen kasuetan, estatuko boterearen laguntzarekin, indar poliziala eta militarra baliatuz, inposatzen zituzten bere irizpideak. Espainian, kazike deitu zitzaion figura horri (hain zuzen, jauntxo eta kazike sinonimotzat har daitezke), eta XIX. mendearen bigarren erdialdean berebiziko garrantzia izan zuten Espainiako giro politikoan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.