Jauntxoak XVIII-XX mendearen bitartean Euskal Herriko herrietan botere ekonomiko eta politikoa modu esklusiboan atxikitzen zuten pertsonak ziren, nobleziatik, klerotik eta burgesiatik eratorriak, eta beraz herri haietako oligarkia osatzen…
Kleroa (antzinako grezierazko kleros hitzetik, "talde") erlijio bateko hierarkiako karguen taldea da. Bereziki kristau elizei buruz erabiltzen da, kristautasunaren baitan sortu baitzen terminoa. Antzinako Erregimenean, kleroak hiru estamentuetako bat izan zen, nobleziaren eta hirugarren estatuaren artean, eta pribilegio juridiko nahiz ekonomikoak zituzten.
Kristautasunean eta zentzu hertsian kleroa osatzen dutenak, klerikoak alegia, tontsura eklesiastikoa jaso dutenak dira, eta zentzu zabalagoan eliz pribilegioak dituztenak, zuzenbide kanonikoari buruz nahiz liturgian. Beraz, kleroaren baitan daude diakonoak, apaizak, gotzaiak, kardenalak, fraideak, lekaimeak eta abar, kleroaren hierarkia edo mailaketa baten arabera ordenaturik, behe mailan izanik diakonoak edo apaizen laguntzaileak, gero apaizgoa edo presbiterotza eta maila gorenean apezpikutza. Kristau elizan, klerikoak eta laikoak bereizten dira guztiz: laikoak elizaren jarraitzaile bataiatuak besterik ez dira, klerikoek elizan egoera berezia dutenak diren bitartean, eliz pribilegio eta estatutu propioak, arestian aipatu bezala.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.