Hautapen soziala edo hautaketa soziala preferentzia eta erabaki indibidualetatik abiatuta erabaki kolektiboak hartzeko prozedurak aztertzen dituen teoria da, filosofian, ekonomian eta matematikan oinarritua. XVIII. mendean Nicolas de Condorcet-ek…

Agian kapital sozialaren adiera soziologikoa bilatzen ari zinen.
Kapital soziala bazkideek enpresara ekarritako diru eta beste ekarpen materialen multzoa da, eta beraz horren banaketak enpresaren jabetza adierazten du. Aldi berean, ondare garbiaren funtsezko atala da: enpresaren aktiboa finantzatzeko balio du eta hartzekodunen aurrean enpresak eskaintzen duen bermea ere bada. Legez, enpresa guztiek behar dute kapital soziala sorrera-unean, jarduera abiarazi ahal izateko; geroago kapitala handitu ere egin dezakete, bazkide zahar eta berrien ekarpen berrien bitartez, nahiz jaruderan osaturiko erreserbak kapitalera bilduz.
Kapital soziala saritu egiten da, enpresak mozkinak dituenean, bazkideen artean banatzen diren dibidenduen bitartez sozietate anonomioetan. Kanpoko finantzazioa bezala, kapital sozialak ez du kostu esplizitu bat, baina bai kostu inplizitu bat, aukera-kostua, kapital sozialeko ekarpenak beste nonbait inbertitua izango balira eksuratuko luketen errentagarritasuna.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.