Agian kapital sozialaren adiera soziologikoa bilatzen ari zinen. Kapital soziala bazkideek enpresara ekarritako diru eta beste ekarpen materialen multzoa da, eta beraz horren banaketak enpresaren jabetza adierazten du. Aldi…

Kapitala handitzea, kapital-zabalkuntza, kapital-gehikuntza edo kapital-emendatzea ere deitua, enpresaren kapital soziala gehitzea da, bazkideei ekarpen gehigarriak eskainiz. Enpresak autofinantzatzeko duen aukeretako bat da, baliabide propioak gehituz inbertsio berriak burutzeko. Sozietate anonimoetan bi eratara egin daiteke, akzio berriak jaulkiz edo emitituz, bazkide berriei enpresan partaide sartzeko aukera emanez, edo bazkideen esku dauden akzioen balio nominala gehituz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, capital increase; gaztelaniaz, ampliación de capital.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.