Sozietate anonimoa enpresak bere izaera juridikoa, merkataritza sozietate moduan, eratzeko aukeran dituen moduetako bat da. Sozietate anonimoan enpresaren kapitala akzio deitzen diren tituluetan banatuta dago; era horretan akzioaren…

Merkataritza-sozietatea irabazteko asmoarekin bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo lana batera jartzen dituztenean sortzen den elkarte mota da, pertsona juridikoa alegia, betiere legeak ezarritako baldintzak betetzen baditu (Espainian, Merkataritza Kodea) eta merkataritza-erregistroan izen sozial jakin batekin erregistraturik. Baldintza horiek beterik, merkataritza sozietateak nortasun juridiko propioa izango bere jarduera eta ekintza guztietarako. Merkataritza sozietatea osatzen duten pertsona edo bazkideen ekarpen mota eta erantzukizunaren arabera, hainbat sozietate mota bereizten dira, hala nola sozietate kolektiboa, erantzukizun mugatuko sozietatea eta sozietate anonimoak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.