Dibidenduak


KategoriakEnpresa

Dibidenduak edo dibidendoak, zehatzago dibidendu aktiboak, enpresa batek bere akziodunei egiten dizkien aldiroko ordainketak dira, enpresak lortutako mozkinetatik, haiek egindako inbertsioa saritzeko, bazkideak kapital sozialean duen partaidetzaren araberakoa, proportzionalki. Dirutan nahiz akzio berritan ordain daitezke. Dibidenduak ordaintzeko ez diren mozkinen zatia enpresaren erreserbak osatzera pasatzen da. Dibidenduen ordainketa enpresako batzar orokorrean erabakitzen dira, eta gehienetan mozkinetatik ateratzen dira. Hala ere, mozkinik gabe ere, posible da dibidenduak ordaintzea, baina orduan enpresaren erreserbetatik egin behar dira. Zentzu hertsian, aurrekoak dibidendu aktiboak dira; dibidendu pasiboak, berriz, bazkideak lehenagotik egiteke dituen ordainketak dira, kapitala osatzeko falta dena.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Rodríguez F. Aspectos contables del reparto de dividendos por una sociedad. Conocimiento Asesor. http://diposit.ub.edu/dspace/bitstream/2445/66881/1/648783.pdf.
230 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.