Kapital finantzarioa (finantza-kapitala)


KategoriakEkonomia

Jatorrian, kapitala latinezko caput hitzetik ("burua") datorren hitza da.  Finantzetan, kapital finantzarioa edo finantza kapitala zor edo errenta baten zenbateko osoa da, eta orain edo epemuga batean ordaindu edo jaso,  eta beraz diru bihurtzen dena. Orokorrago, pertsona edo erakunde batek metatzen duen diruzko aberastasuna izendatzeko erabili da geroztik, zehatzago kontsumitu edo xahutu ez duen diru-kopurua alegia, aurreztu egiten dena, Kapital finantzarioaren ohiko helmuga inbertsioa da, bestelako finantza aktiboak edo kapital fisikoa eskuratuz, haietatik etekina atera eta kapitala handitzeko.

Kapital finantzarioa funtsezko elementua da kapitalismoan (hain zuzen, hortik eratortzen da kapitalismo izena) kapital edo aberastasun hori azkenean fisikoki inbertitzen denean, kapital produktibo bilakatuz eta hura garatuz, langileen bizkar gainbalioa eskuratuzeko, etekin horiek berriz ere kapital finantzarioa gehitzearren, kapital-zikloko etengabeko metaketa-prozesuan.

Ikus, gainera

 

217 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.