Ondare garbia


KategoriakEnpresa

Enpresan, ondare garbia enpresaren akiboei pasiboak (zorrak) kendutakoan kentzen den zatia da. Esan liteke baita ere, ondare garbia enpresaren balio teorikoa dela, enpresak dituen eskubideak (aktiboak) ken betebeharrak (pasiboak). Beste ikuspuntu batetik ondare garbia enpresaren pasibo ez galdagarria da, enpresaren autofinantzaketak osatu duena.

Ondare garbia kapital soziala baino txikiagoa denean, enpresa finantza-desorekako egoeran sartzen da, eta legez baliteke, ondare garbia kapital sozialaren erdira heltzen denean, desegin behar izatea.

Pasibo ez galdagarriaren ikuspunturik, ondare garbia hiru ataletan banatzen da (Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren arabera):

  • funts propioak (kapitala, erreserbak, ekitaldiko emaitzak (aurrekoak eta egungoa), jaulkipen-primak, ...),
  • balorazio aldaketengatik doikuntzak (aktibo eta pasiboetan izandako balorazio-aldaketen behin-behineko kontabilizazioa, haiek saldu edo kobratu arte ez baitira jasoko galdu-irabazietan -ekitaldiko emaitzan-, eta beraz funts propioetan),
  • subentzioak, dohaintzak eta legatuak, kapitalekoak (urte batzuetara erabiltzekoak) edo ustiapenekoak (urtean erabiltzekoak).

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, patrimonio neto.

230 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.