Kapital soziala (enpresa)


KategoriakEnpresa

Agian kapital sozialaren adiera soziologikoa bilatzen ari zinen.

Kapital soziala bazkideek enpresari egindako diruzko ekarpen eta ekarpen materialen multzoa da, enpresaren ondarea osatu eta jarduera abiatzeko erabiltzen dena. Kapitala ekarri duten pertsonak enpresaren jabeak dira eta aldi berean erantzuleak ere bai.

Kapital soziala enpresaren ondare garbiaren funtsezko atala da: enpresaren aktiboa finantzatzeko balio du eta hartzekodunen aurrean enpresak eskaintzen duen bermea ere bada. Legez, merkataritza-sozietate guztiek, enpresek pertsona juridiko gisa alegia, behar dute kapital soziala sorrera-unean; geroago kapitala handitu ere egin dezakete, bazkide zahar eta berrien ekarpen berrien bitartez nahiz jardueran osaturiko erreserbak kapitalera bilduz.

Kapital soziala saritu egiten da, enpresak mozkinak dituenean, bazkideen artean banatzen diren dibidenduen bitartez sozietate anonimoetan. Kanpoko finantzazioa bezala, kapital sozialak ez du kostu esplizitu bat, baina bai kostu inplizitu bat, aukera-kostua, kapital sozialeko ekarpenak beste nonbait inbertitua izango balira eskuratuko luketen errentagarritasuna.

Ikus, gainera

254 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.