Ekonomia batean, industrializazioa industria sektorea garatu eta nagusi bilakatzeko prozesua da, beste sektoreen aldean. Eskualdearen eta herrialdearen arabera aro desberdinetan garatu den fenomenoa izan den arren, ezaugarri berdintsuak erakutsi ditu: hasiera batean, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreen kaltetan izandako prozesua izaten da, hazkunde ekonomiko nabarmena eragiten du, industrian baliatzen den teknologiaren erabilera intentsiboak dakarren produktibitate gehikuntzari esker, baina aldi berean problema sozialak eta ingurumenekoak sortzen ditu, landa-hustea, hirien handitzea eta batzuetan proletarizazioa eta desberdintasun ekonomikoen areagotzea. Industrializazioa bukaera-data edo denboran muga duen fenomenoa ere bada, eta horrela ekonomia askotan industrializazioaren ondoren tertziarizazio izeneko fenomenoa gertatu da, industriari pisua kenduz eta hirugarren sektoreko jarduerei pisu handiagoa emanez.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Industria jardueraIndustria-jarduera edo jarduera industriala esamoldeak bi adiera desberdin ditu: alde batetik, industria jarduera industria-sektorea deitzen den adar edo sailetako bakoitza da, non antzeko ezaugarriak dituzten ekoizpen-prozesuak biltzen diren,…
Eraldaketa-industriaHiztegian, eraldaketa hitzaren esanahi orokor eta arruntari buruz jakin dezakezu. Eraldaketa-industria, eraldatze-industria edo industria eraldatzailea, lehengaiak edo beste industrietan ekoitzitako material eta osagaiak landuz produktu berriak ekoizten dituen…
BerrindustrializazioaBerrindustrializazioa eskualde edo herrialde batean industria sektorea suspertu eta handitzea da, bereziki erakunde publikoetatik egiten diren finantza, trebakuntza eta dinamizazio-politiken bitartez, hala nola industrialdeak eta azpiegiturak eraikiz, nazioarteko…