Lan-prekaritatea (okerra da prekarietate forma) lanpostu ez egonkorrak (ikus, aldi baterako enplegua, sasoikako langileak), soldata murritzak, lan-eskubideen urraketa, eta lan ordutegi eta egutegien gehiegizko malgutasuna dituen enplegu egoera…

Proletarizazioa lanpostuan autonomia galtzen duten langileek jasaten duten prozesua da, teknologia berriak sortuz haien trebeziak gutxietsi egiten direlako edo burokraziak haien lanaren zentzua ezabatu duelako; hots proletarizazioa askatasuna galdu eta alienazioaren mendean jausten den langilearen egoera da, langilea eta bere lana disoziatuz edo bereiziz. Hedaduraz, lanbidearen adierazgarritasuna eta zentzua galarazten duten prozesu eta egoerak izendatzeko erabili da; adibidez, maiz irakasleak proletarizatu direla aipatzen da, inposaturiko kalitatezko estandar kuantitatiboen ondorioz, geroz eta ordu gehiago lan eginaraziz eta betebehar gehiago betearaziz, garai batean ospea eta ardura handiko lanbidea zena desitxuratuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.