Hazkunde ekonomikoa eskualde edo herrialde baten produktuaren, zehatzago Barne Produktu Gordinaren, gorakada iraunkorra da. Orokorrean, hazkunde ekonomikoak herrialdeko aberastasuna handitu, langabezia gutxitu (ikus, Okun legea) eta bertako herritarren bizimodua hobetzen du, eta epe luzera garapen ekonomikoa eta giza garapena bideratzen lagundu. Hala eta guztiz ere, desberdintasun ekonomikoak handiak direnean, gerta liteke hazkunde ekonomikoak klase aberatsei eta enpresa handiei baino mesede ez egitea, klase txiroak hazkunde horretatik bazterrean utziz. Historian zehar, XIX. eta XX. mendeak izan dira hazkunde ekonomiko handieneko aroa, Industria Iraultzaren eta kontsumo eta informazio-gizartearen garapenaren ondorioz. Hazkunde ekonomikoaren dinamika aztertzen duen eredu nagusia Solow eredua (1956) da, hazkunde ekonomikoaren eredu neoklasikoa ere deitua.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Errezesioa (atzeraldi ekonomikoa)Errezesioa, atzerakada ekonomiko, atzeraldi ekonomikoa edo gibelaldi ekonomikoa jarduera ekonomiko orokorrean gertatzen den gainbehera iraunkorra da, Barne Produktu Gordinean, errentan, enpleguan, industria ekoizpenean eta txikizkarien salmentan islatzen dena.…
Giza garapenaZoriona al dakar diruak? Diruarekin nahi bezainbeste eros dezakezu, baina horrek zoriontsu egingo zaitu? Zenbateraino? Galdera hauen erantzunaren ildotik sortu da giza garapenaren kontzeptua, diruak eta orokorrean aberastasun…
Garapen ekonomikoa (definizioa)Garapen ekonomikoa Barne Produktu Gordinaren hazkunde iraunkorra da (ikus, hazkunde ekonomikoa), berrikuntzak eta produktu eta merkatu berriek ekarritakoa, aldi berean sistema ekonomikoaren potentziala handitu, bereziki ekoizpen-ahalmena gehitu eta…