Landa exodoa


KategoriakSoziologia

Landa-exodoak herri hustuen fenomenoa dakar askotan. Kredituak: Urci dream-Commons

Landa exodoa, nekazaritza exodoa ( batzuetan nekazal exodoa*) ere deitua, landa eremuetatik hirietara gertatzen den migrazio masiboa da, berarekin batera landa eremuaren despopulatzea dakarrena. Historian zehar, antzinatik gertatu den fenomenoa da. Esate baterako, Antzinako Erroman Erroma hiriak populazio hazkunde azkarra izan zuen I. mendearen inguruan, nekazari askeen migrazioaren ondorioz, lurrak patrizioei salduta. Erdi Aroan berriz, alderantzizko fenomenoa gertatu zen, hiriak hustu eta landa bete egin baitzen. Baina landa exodoa Industria Iraultzari loturiko fenomenoa da bereziki, landako esplotazioen produktibitatearen hazkundeak nezakariak eta haien familiak hirira eraman zituenean ezinbestean. XX. mendean ere, landa exodoa fenomeno arrunta izan da hainbat herrialdeetan, hiriak konparatiboki eskaintzen dituen aukera ekonomiko hobeen bila, bereziki krisialdi ekonomikoen garaian. Ez da aise kuantifikatu daitekeen fenomenoa da, landa eremuaren eta landako herri eta hirien definizioak lausoak izateaz gainera, ez baitaude estatistikoki guztiz zehaztuta. Metodologia egokiena landa exodoa neurtzeko nezakaritza eta abeltzaintza sektoreetako langile beherakada har daiteke erreferentzia nagusitzat, landa eremuko jaiotza kopuruarekin eta biztanleriaren zahartzearekin batera.

Espainian, landa exodo izugarria izan zen 1950-1970 bitarteko hamarkadetan, Madril, Bartzelona, Bilbo eta beste hiri handietara pertsona eta familia osoak erakarriz, eta landako herri txikiak guztiz hustuz. Landa exodo hark erabateko despopulatzea eragin zuen  Espainia barnealdeko eta mendialdeetako eskualde zabaletan, eta aldi berean azpietxebizitzen fenomenoa sorraraziz hirietan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, rural flight; gaztelaniaz, éxodo rural.

Ikus, gainera

 

347 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.