Aliantza estrategikoak bi enpresa edo gehiagoren arteko akordio esplizitu eta formalak dira, non enpresek baliabideak partekatu eta elkarrekin lan egitera konprometitzen diren helburu estrategikoak lortze aldera. Aliantza estrategikoen…
Estrategia hitzaren adiera guztien berri izateko, kontsultatu "estrategia", Gizapediako hiztegian.
Enpresan, estrategia, helburu militarrak arrakastaz lortzeko artearen jatorrizko kontzeptutik, merkatu bateko lehiari aurre egin eta enpresako helburuak lortzeko ekinbidea da. Merkatu askeko enpresa kapitalistaren ingurunea erabat konpetitiboa izanik, gudaren jatorrizko kontzeptua doi-doi egokitzen da enpresa arlora. Ildo horretatik, estrategia, enpresaren testuinguruan eta orokorrean, enpresan ezarritako xede eta helburu globalak lehia-ingurune batean betetze aldera enpresak garatzen duen erabaki eta ekintzen multzo bateratua da, bere baliabideak nola garatu eta ahalmenak nola bideratu zehazten dituena, inguruneko aukerak eta mehatxuak eta enpresak dituen indargune eta ahuleziak aztertu ondoren.
Estrategiak maila zenbaitetan garatzen dira, haiek enpresaren baitan garatu behar diren erabaki-esparruen arabera: estrategia korporatiboa, non enpresak bere ingurunea aztertu eta horren arabera, negozioak definitu eta egituratu behar dituen; negozio-estrategia, non enpresako negozio bakoitzeko helburuak eta haiek lortzeko ekinbideak zehazten diren; eta estrategia funtzionala, non enpresako arlo funtzional bakoitzean (ekoizpena, banakuntza, ...) enpresak garatu beharreko programak zehaztu, exekutatu eta kontrolatu behar diren.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.