Eliteak


KategoriakSoziologia

Elitea (etimologiaz, "aukeratuak") gizartetik bereizten den goi mailako taldea da, bere interesen alde botere ekonomiko, politiko edo kultural handia bildu edota bere gaitasun, jakinduria edo beste ezaugarri bereziengandik nabarmentzen dena. Labur esanda, elitea hoberenak biltzen dituen taldea dela esan daiteke, bereziki arlo ekonomiko, politiko eta kulturalean. Horren ondorioz, eliteko kideek aginpidea eta ospea biltzen dituzte gizartean, herritar arruntengan dominazioa sortuz, maizenik erakarmen eta miresmenaren bitartez. Elitearen beste ezaugarri bat itxitasuna da: euren interes eta pribilegioen araberako ideologia homogeneo bat sortzeaz gainera, eliteko kideek gizatalde itxi bat osatzen dute, euren mailara iristen ez diren pertsona eta taldeekiko distantzia atxikiz, garbi uzteko bikainak beraiek direla eta beste guztiak ez direla haien mailara iristen.

Ikus, gainera

209 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.