Burgesia, Erdi Arotik eratzen joan zen klase soziala da, nobleziaren azpian dagoena baina euren ekimenagatik eta ahalmen ekonomikoagatik herritar xumeen gainetik dagoen gizarte-klase moduan definitu zen hasieran. Hala ere, pribilegio politiko eta juridikorik gabeko taldea izaten jarraitu zuen, herritar xumeak bezalaxe, hirugarren estatua deitzen zen estamentuaren baitan. Monarkia absolutisten garaian, XVI-XVIII mendeetan, bere pribilegioak atxiki nahi zituen nobleziaren eta gero eta indar ekonomiko eta politiko handiagoa hartzen ari zen ari zen burgesiaren arteko gatazka gero eta biziagoa izan zen. Frantziako Iraultzaren ondoren, XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendean zehar, burgesiak bultzatutako estatu liberalek nobleziaren eta kleroaren pribilegioak deuseztu eta askatasun indibidualak, politikoak nahiz ekonomikoak, eta estatuaren interbentzionismo eza defendatuz, burgesiaren interesen aldeko marko politiko, juridiko eta ekonomiko berria ezarri zuten.
Testuinguru horretan, burgesia kapitalismoarekin lotu eta kapitalaren jabe ziren horiek izendatzeko erabili zen marxismoan, proletargoa zapaltzen dutenak haien lanaren etekinaren zati bat bereganatuz. Teoria marxistaren arabera, talka edo gatazka dago, klase borroka alegia, burgesiaren eta proletargoaren artean-Aurrerago, burgesiaren definizio berria eratu da, askotan ikuspuntu gaitzesgarri batetik; horren arabera, gizartean etekin ekonomiko maximotzearen alde agertu, burokraziaren rola bereganatu eta klase ertainaren gainean dauden klase menderatzaileek, baina baita ere goi mailako klase ertainek, osatuko lukete burgesia (ikus, gainera, burgesamendua). Burgesia kontzeptuaren hedapen horretan, burgesia handia, aberatsa eta menderatzailea, eta burgesia txikia, besterik gabe mailasozioekonomiko altua duten klaseak, bereizten dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Klase-gizartea (klase-sistema)Ez nahastu gizarte klase kontzeptuarekin. Klase-gizartea edo klase-sistema klase sozialen arabera bereizirik eta hierakizaturik dagoen gizartea da. Klase-gizarteak berrelikatu egiten dira, gizarte klase desberdinen artean daduen desberdintasunak eta…
Burgesia oligarkikoaBurgesia oligarkikoa, kapitalismoaren baitan elite ekonomikoa izateaz gainera, estatu baten baitan botere politikoa, zuzenean edo zeharka, duen burgesia handiaren atala adierazten du. XIX. mendearen amaieran sortua, Bigarren Industria Iraultza…
Burgesia monopolistaIkuspegi marxistatik, burgesia monopolista (ikus, gainera, burgesia) kapitalismo aurrratuan elkarren kapitalak elkartu eta korporazio monopolista handiak sortuz jarduten duten kapitalisten taldea da, monopolioak osatuz, eta beraz, prezioak kontrolatuz,…