Austeritatea (ekonomia)


KategoriakEkonomia

Ekonomian, austeritatea gastu publikoa eta soldatak eta kontsumoa murriztu egiten dituen politika ekonomikoa da, bereziki errezesio eta krisialdi ekonomikoetan bideratzen dena, estatuen defizit publikoa murriztu eta zor publikoa mugatzeko. Horrekin batera ordea, austeritateak ondorio negatibo larriak sorraratzen ditu: eskari agregatua eta inbertsioa murriztu egiten ditu, gastua gutxitzen denez, eta langabezia igotzen du (ikus, aurrezkiaren paradoxa). Beraz, politiko ekonomiko proziklikoa da, ziklo ekonomikoaren norabide berdina jarraitzen duena, baina norabide negatiboan. Finean, austeritateak bilatzen duena da merkatuko legeak inposatzea da, merkatuak ekonomia orekara ekarriko duelakoan, bide horretan gerta daitezkeen ondorio sozialak (langabezia, prekarizazioa, ...) kontuan hartu gabe.

Liberalismo ekonomikoa da austeritate-politikak aldezten dituen eskola ekonomikoa, eta horien aitzindaria Friedrich Hayek (1898-1992) ekonomialaria da. Hayeken arabera, gorakada ekonomiko guztiak bukatzen dira noizpait eta suspertze berria  kontsumoa murriztuz, aurrezkia gehituz eta finean esleipen ekonomiko desegokiak zuzenduz. Austeritaren aurka berriz, keynesianismoa da, John Maynard Keynes (1893-1946) ekonomialaria buru. Keynesek eskasiaren printzipio ekonomikoa ukatzen zuen: dirua mugatu eta administratzeak ez du inongo zentzu praktikorik eta gizartea pobretu besterik ez du egiten. Politika arloan, austeritatea eskuin politikotik proposatu ohi den politika ekonomikoa da, ezker politikoaren aldetik guztiz kritikoak izaten diren bitartean, gastu publikoaren murrizketak gastu sozialetan ere murrizketa dakarrelako.

Ikus, gainera

Erreferentziak

303 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.