Gastu publikoa


KategoriakEkonomia

Gastu publikoa administrazio publikoek estatuaren politika publikoak garatu eta herritarren beharrak asetzeko jartzen duten diru kantitatea da, sarrera publikoekin finantzatutakoa, aurrekontu publikoetan ezarritakoaren arabera eta gehienetan urtebeteko epe bati begira. Gastu publikoaren kontrola zerga-politikaren tresna da. Horrela, gastu publikoaren gehikuntzak hazkunde ekonomikoa suspertzen du, zuzenean nahiz zeharka (ikus, biderkatzaile ekonomikoak), baino inflazioa gehitu eta zor publikoa handitzeko arriskua dakar. Gastuaren murrizketa, berriz, defizita muzrrizten du, eta zergak jaisteko aukera ematen du, famlia eta enpresen esku dagoen errenta gehituz. Gastu publikoari buruz sailkapen batzuk erabiltzen dira: sailkapen organikoak gastua estatuko erakundeen arabera sailkatzen du (estatua, gizarte segurantza, erakunde autonomoak, ...); sailkapen ekonomikoak gastu korrontea, kapital-gastua (inbertsioak) eta gastu finantzarioa (maileguak eta zor publikoaren amortizazioa) bereizten ditu; sailkapen funtzionalak azkenik, gobernuak ezarritako helburuen arabera banatzen ditu gastuak, hala nola zerbitzu publikoak, gastu soziala eta abar bereiziz.

237 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.