Zor publikoa


KategoriakEkonomia

Zor publikoa herrialde bateko Administrazio Publikoek dituzten mailegu eta finantza obligazioen multzoa da. Gehienetan Administrazio Publikoak jaulkitzen dituen epe desberdinetarako letra, bono eta beste tituluek osatzen dute. Administrazio Publikoen defizita finantzatzeko erabil daitezke, sarrera publikoak (zergak, bereziki) gastu publikoa baino handiagoak direnean, baina superatiba dagoenean ere zor publikoa jaulkitzea gobernuentzat interesgarria izan daiteke, interesak baxuak direnean esaterako. Zerga bilketarekin eta ditu jaulkipenekin batera, Administrazio Publikoak finantzatzeko moduetako bat da. Partikularrek, erakundeek eta beste herrialde edo nazioarteko elkarteek har ditzake titulu horiek, interes eta epe jakinekin. Zor publikoa osatzen duten tituluak saldu eta erosi egiten dira bigarren mailako merkatu batean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, public debt; gaztelaniaz, deuda pública.

Ikus, gainera

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.