Errezesioa (atzeraldi ekonomikoa)


KategoriakEkonomia

Errezesioa, atzerakada ekonomiko, atzeraldi ekonomikoa edo gibelaldi ekonomikoa jarduera ekonomiko orokorrean gertatzen den gainbehera iraunkorra da, Barne Produktu Gordinean, errentan, enpleguan, industria ekoizpenean eta txikizkarien salmentan islatzen dena. Definizio horretan hiru puntu nabarmendu behar dira, errezesioa gertatzen ari dela baieztatu ahal izateko, iraunkorra izan behar da, hilabete batzuk baino haratagokoa, orokorra, ekonomia osoa eraginez, eta sakona, adierazle batzuetan islatzen dena. Hala ere, definizio hori ez da oso operatiboa, eta praktikan Julius Shiskin ekonomialariak The New York Times egunkarian 1974 urtean emandako definizio zehatza (Shiskin erregela deitzen dena) erabiltzen da: errezesioa Barne Produktu Gordina ondoz ondoko bi hiruhilekoetan zehar jaisten denean gertatzen da. 

Ikus, gainera

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.