Dependentzia-ratioa edo dependentzia-tasa 0-14 urte bitarteko eta 65 urtetik gorako pertsona kopuruaren (pertsona dependenteak) eta lan egiteko adinean dauden pertsona kopuruaren (pertsona ez dependenteak) arteko zatidura da. Tasa…

Altxortegi-ratioa, altxortegiko ratioa edo proba azidoa enpresa batek une jakin batean duen epe laburreko likidezia jasotzen duen ratio finantzarioa da, epe laburreko zorrak, pasibo korrontea alegia, eskuragarriarekin eta epe laburreko zordunekin estaltzeko duen ahaleman neurtzen duena. Honako hauek dira altxortegi-ratioa kalkulatzeko bi erak:
Balio kritikoa 1 da: altxortegi-ratioa 1 baino txikiagoa bada, enpresa ez da orokorrean gauza izango epe laburreko zorrak ordaintzeko, 1 baino handiagoa bada, enpresa likidezia-egoera onean dagoela esan daiteke.
Altxortegi-ratioa beste ratio batzuekin batera, bereziki eskuragarritasun-ratioarekin eta likidezia-ratioarekin batera, baita ere likidezia neurtzen dutenak, baino epe laburragoan eta luzeagoan hurrenez hurren.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ratio de tesorería; ingelesez, acid test.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.