Likidezia-ratioa


KategoriakEnpresa

Likidezia-ratioa aktibo korrontea pasibo korrontearekin zatituz kalkulatzen den finantza-ratioa da. Enpresak epe laburrean egin beharreko ordainketak egiteko duen ahalmena, likidezia finantzarioa alegia, jasotzen du:

  • 1 baino handiagoa denean, bereziki 1.5-3 artean sektore ekonomikoaren arabera, enpresak bere pasiboko epe laburreko obligazioak betetzeko moduan dagoela adierazten du, aktibo korrontean (epe laburreko aktiboan, alegia) baliabide nahiko dituelako zor horiek ordaintzeko;
  • 1 baino txikiagoa bada, enpresak finantza-desorekan dagoela adierazten du, ez da gauza epe laburreko zorrak estaltzeko bere aktibo likidoekin (eskudirua, izakinak, bezeroek ordaindu dizkioten fakturak), labur esanda likidezia falta du.
  • hala eta guztiz ere, gehiegizko likidezia (likidezia-ratioa 3 baino handiagoa, orokorrean) ez da egoera egokiena: enpresako baliabideak geldirik daudela adierazten du, errentagarritasunik sortu gabe.

Likidezia-ratio maniobra-funtsarekin dago loturik: maniobra-funtsa positiboa bada, likidezia-ratioa 1 baino handiagoa da; eta maniobra-funtsa negatiboa bada, 1 baino txikiagoa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, current ratio; gaztelaniaz, ratio de liquidez.

Ikus, gainera

255 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.